Enpresa Jasangarria eta Generoa

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programa.

Genero-ikuspegia duten ekintza positibo ekologikoak ezartzeak enpresen erresilientzia errazten du, etorkizuneko trantsizioei aurre egiteko. ETEen etorkizuna iraunkortasun hirukoitza txertatzean datza:

  • Ekonomikoa: lehiakortasuna eta enpleguaren kalitatea.
  • Soziala: berdintasuna eta inklusibitatea (generoa, adina, hizkuntzalaritza, jatorria eta gaitasunak).
  • Eta ingurumena (ekonomia zirkularra, jasangarritasun energetikoa eta klima-aldaketa)
Erabili beharreko metodologia erakundearen miaketa-fase bat egitea izango da, haren ikuspegia, xedea eta balioak ezagutzeko. Enpresa-gaitasunen eta plantilaren diagnostiko-fasea. Enplegu berderantz orientatzeko azterketa. Ekintza-plan iraunkorra.

Proiektu honen helburua kultura-enpresen bidelagun izatea da, betiere zaintza eta zerbitzuak behar bezala bermatuz eta konpetentzia berdeak txertatuz.

Negozioan funtsezkoak diren green skill-ak identifikatuz, erakunde erresilientea izan dadin eta aldaketetara egokitzeko gaitasuna izan dezan.

Egin ditugun sektoreen aukeraketak erreplikagarritasun izaera du, jende askorengana iristeko gaitasunagatik eragile eraldatzaile gisa inspiratzea:

  • Kulturala: kultura eta herritarrekin lotutako aldaketa, herritarren
    kultura-emanaldien bidez (diseinua, ikus-entzunezkoa, musikala, digitala, arte- eszenikoak). Kulturak modu esanguratsuan lagundu dezake garapen
    iraunkorraean.
  • Zaintzak: pertsonen zainketen iraunkortasuna, eta trantsizio ekologikoa lantzea, balioa handitzeko. Etorkizunean sektorean izango diren enpleguak, inspirazioa herritartasunean, familietan, erakundetan. Adinekoei zuzendutako ekintzak
    iraunkortasuna alderdi aktibo izanik.
  • Zerbitzuak: garbiketa-enpresak, turismoa. Produktu jasangarrien erabilera eta
    tresnak birziklatzea. Zirkuitu iraunkorrak antolatzea. Lurralde iraunkorra sustatzea.

Era berean, proiektuan parte hartzen duten enpresak B eraginaren ebaluazioa egitera animatuko ditugu.

Parte-hartzailea

Sustatu eta finantziatzen du

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad
Ireki txat-a
Laguntza behar duzu? ¿Necesitas ayuda?
Kaixo,
zertan lagun diezazukegu?

Hola,
¿En qué podemos ayudarte?