Adinaren kudeaketa

adinaren kudeaketa

Ezagutu gure zerbitzuak

Jendartean adinaren balioa sustatzen duten programak garatzen laguntzen duen aholkularitza-enpresa da Daiteke.

Enpresak

Enpresetan belaunaldi desberdinetako pertsonak kudeatzeko orientazioa ematen dizugu. Enpresaren ezagutzari eusteko hartu beharreko neurriak aztertzen ditugu. Lanpostura adinaren arabera egokitzeko proposamenak egin eta gaitasun pertsonala balioztatzeko azterketak egiten ditugu.

Ekintza-plan bat definitzen laguntzen dizugu, esperientziak, ezagutzak eta, azken batean, pertsona bakoitzak bere baliabideak langile gazteenei behar bezala transmititu ditzan. Eta, horrela, ezagutzaren kudeaketa bermatu eta enpresa osasungarria bultzatu egiten dugu.

Erakundearen demografia ezagutzeak, adina arazo edo aukera gisa kokatzea errazten du, eta, aldi berean, estrategiak garatzeko hausnarketak garatzen ditu.

meetings, coffee shop, people
people, crowded, steps

Administrazio publikoa

Erronka demografikoaren aurrean, zerbitzuak diseinatu eta planifikatzen ditugu, zahartze aktiboa eta balio-zahartzea sustatuz, zahartzaroarekiko sentsibilizazio-ekintzak dinamizatuz, biztanle seniorren beharren diagnostikoak eginez, zahartze osasungarrirako prebentzio-planak eginez, sozializazio digitala sustatuz.

Adin guztietan aukera-berdintasuna sustatzen dugu ezagutzaren ekonomia zirkularra sustatuz.

Okupazio aktibotik pertsonen lan esanguratsu eta baliagarrirako trantsizioan orientazioa eskaintzen dugu, prebentzio-neurri gisa.

Belaunaldien arteko programak

Belaunaldi desberdinetako pertsonen artean trebetasunak, esperientziak eta  ezagutzak partekatzeko, ekonomia zirkularreko metodologia duten programak garatzen ditugu, lankidetza, elkarrekintza eta balio-trukea areagotzeko.

Baliabideak, jakintzak eta ikaskuntzak trukatzea onuragarria da bai parte-hartzaileentzat bai komunitatearentzat. Jendartean balioa sortzen duten programak, belaunaldien arteko dinamizazioa eta parte-hartzea sustatuz. Adin guztientzako soziedadea.

Proiektu esperimentalak egiten ditugu, adinekoen bizipenak, ezagutzak eta esperientziak ikusarazi eta tokiko hezkuntza-komunitatearekin elkarreragina izan ditzaten.

Beste zerbitzu batzuk

Adinaren kudeaketan formakuntza, ekitaldien antolakuntza, eta guneen kudeaketa zerbitzuak eskaintzen ditugu

Formakuntza

Bizitzan zehar etengabeko ikaskuntza bultzatzen dugu.

Ekitaldien kudeaketa

Ekitaldien kudeaketan laguntzen dizugu, parte-hartze jardunaldiak eta belaunaldi arteko topaketak.

Espazioen kudeaketa

Espazioak kudeatzeko eta zerbitzuak dinamizatzeko laguntza eskaintzen dizugu.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad
Ireki txat-a
Laguntza behar duzu? ¿Necesitas ayuda?
Kaixo,
zertan lagun diezazukegu?

Hola,
¿En qué podemos ayudarte?