Pertsonak hautatzea eta kudeatzea: zure lantaldean talentua sortu eta sartzeko aholkua ematen dizugu. Talentuaren kudeaketa elementu bereizgarria da. Enpresek proiektuen arrakasta eta enpresaren lehiakortasuna bermatuko duten profesionalak erakarri eta atxikitzeko erronka dute.
Zure enpresako antolamenduaren garapena: lantaldearen ezagutzak eta trebetasunak etengabe hobetzeko orientazioa ematen dizugu, aldaketei arrakastaz aurre egiteko. Enpresa osasungarria bideratzen aholkatzen /laguntzen dizugu.
Erakundearen sozializazioa: kide berriei harrera egiteko prozesura bideratua, erakundearen interesen eta kulturaren alde. Ezagutza profesionala baliatzea enpresa hazteko /haz dadin.
Eta lan bila ari banaiz? Aholkularitza eskaintzen dizugu, bai langabezian bazaude, baita lanean ari bazara eta lana aldatu nahi baduzu ere. Lana bilatzeko hainbat teknikatan trebatzen zaitugu: curriculum vitae-aren hainbat formatu lantzen, harremanen kudeaketan, hautaketa-prozesuetarako tresnetan eta lana bilatzeko sare sozialen kudeaketan. Lanbide edo lan bat egoki aukeratzen lagunduko dizugu, zure interes pertsonalak jendartearen eta lan-merkatuaren beharrekin integratuz.