Formakuntza
FORMAKUNTZA
Formakuntza eskaintza zabala dugu
Formakuntza eskaintza zabala dugu
Komunitate-Dinamizazioa
Enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistemako prestakuntza-ekintzak programatu, eman, tutorizatu eta ebaluatzea, material, baliabide eta bitarteko didaktikoak prestatu eta erabili, lan merkatuak espezialitate horretan eskaintzen dituen aukeretara eta prestakuntza-ibilbideetara bideratuta, betiere prestakuntzaren kalitatea eta eguneratze didaktikoa etengabe sustatuz.
Lanbide - Gaitasun Ziurtagiria
Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzea
Desberdintasun-egoerak hautematea eta jendartearen aurrean ikusgai jartzea, egoera horien prebentzioan eta desagerrarazteko lan eginez esku-hartze taldeekin, erakundeekin eta gizarte-agenteekin batera, eta emakumeek parte-hartze handiagoa izan dezaten sustatzea, bai eta emakumeen «ahalduntzea» xede duten komunitate-prozesuak antolatzea ere.
Lanbide - Gaitasun Ziurtagiria
Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza
Herritarren parte-hartzea sustatzeko eta komunitate-prozesuak antolatzeko esku-hartze sozialak programatzea, antolatzea, dinamizatzea eta ebaluatzea.
Lanbide - Gaitasun Ziurtagiria
TAILERRAK
Neurrira egindako tailerrak eskaintzen ditugu
Ekintzailetza
Negozio ideiak lantzeko saioak, ekintzaile trebatasunak garatzeko ikastaroak, bideragarritasun planaren azterketa, emakume ekintzaileen motibazioa, merkatu-ikerketa egiteko informazioa.
Lan bila
Lana bilatzeko teknikak, lan elkarrizketak, marketing pertsonala, kurrikuluma izkutua, komunikaziorako gaitasuna, networking, autoezagutza, denboraren kudeaketa, norberaren hautagaitza lantzeko ikastaroak.
Soft Skills
Adimen emozionala, lidergoa, lan taldean lan egitea, gatazken konponketa, sormena, berrikuntza, pentsamendu kritikoa, malgutasuna, komunikazioa, negoziazioa, hobetzeko grina, ziurgabetasuna kudeatzeko gaitasuna lantzeko ikastaroak.
Pedagogia feminista
Hezkidetza eta berdintasuna, hezkuntzarako eta jendartearen eraldaketarako pedagogi feministak, emakumeen ahalduntzea lantzeko metodologiak, ikasgelan lantzeko hezkidetza baliabideak, hezkuntza ez sexista.
Berdintasuna enpresetan
Berdinasunean sentsibilizazio saioak, genero ikuspegiko komunikazioa, genero-teoriaren eta hizkuntza ez-sexistaren oinarrizko kontzeptuak aplikatzea, genero ikuspegia esku-hartze ingurunean.
Gimnasia mentala
Adimen anizkunak garatu, memoria, kontzentrazioa eta arreta trebatu, sormena eta ikaskuntza lantzeko jokuak, adimena forman hizkuntza, kalkuloa eta logika landuz.
Edukien kudeaketa
Berdintasun, enplegu eta adinaren kudeaketa arloko edukiak sortu, eguneratu eta dinamizatu. Pedagogia feministatik Hezkidetzari buruzko unitate didaktikoak, emakumeak eta historia, enplegua eta jarduera-sektorea. Webgune eta plataforma digitaleko edukiak sortu eta kudeatu, gamifikazioa.
Eduki digitalak
Prestakuntza birtuala eskaintzeko edukiak. Eduki teoriko eta praktikoak. Ariketak diseinatu, ebaluaketak, formato desberdinak erabiliz: bideoa, podcast, … Moodle bidez eskaintzeko edukiak diseinatu.
Komunikazioa
Ahozko eta ez ahozko komunikazioa, asertibitatea, negoziazioa, komunikazio ereduak, entzute aktiboa, hitzegitea, gatazken konponketa, ulertaraztea, taldeko komunikazioa, komunikazio birtuala.
Plataforma digitalak
Bideodeiak, online elkarrizketak, online bilerak, prestakuntza birtuala egiteko erabiltzen diren hainbat plataforma ezagutaraztea.
Sare sozialak
Sare sozialak ezagutu (Facebook Instagram, Linkedin , …), sare sozialetan komunikatzea, nola lana bilatu, kontaktuak egin, marka digitala…
Informatika
Konpetentzi digitalak lantzea. Interneta, emaila, google drive, calendar, informazioa bilatu, antolatu eta artxibatu, komunikazioa, diseinatzeko eta antolatzeko plataformak, irudiak kudeatu, sinadurak.