Daiteke, nor gara!
25 urte bete ditugu gizarte aholkularitza lanean
Daiteke, Gipuzkoan kokatuta dagoen erakundea da eta Euskal Autonomi Erkidego osoan egiten dugu lan. Gaur egun, 20 langilek osatzen dugu lan taldea, Donostian eta Gipuzkoako beste egoitzetan banatuta.
Gizarte aholkularitza gara eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu, trebakuntzaren eta aholkularitzaren bidez enplegagarritasuna, gizarteratzea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatuz. Hori lortzeko, jendartearen behar berrietara egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditugu, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatuz.
Maite Arsuaga
Zuzendaria
Zergatik aukeratu Daiteke
Eskaintzen dizugun aholkularitza prozesuan xehetasun guztiak zaintzen ditugu. Prestakuntza anitza eta esperientzi handiko profesionalak osatzen dugu lan taldea. Proiektuei malgutasunez, konpromisoz eta kemenez heltzen diegu.
Ezagutu gure lan egiteko metodologia.
01.
Esperientzia dugu
Daiteken 25 urte baina gehiago eman ditugu lan orientaziorako aholkularitza ematen, genero ikuspegia txertatzen, ekintzailetza eta prestakuntza sustatzen, proiektu integralak kudeatzen.
02.
Bide-laguntza
Enpresa, erakunde publiko, elkarte, ekintzaile, pertsonen beharrak aztertu, irtenbideak proposatu, planifikatu, martxan jarri, ebaluazioa eta prozesuaren ondorioak partekatzen ditugu.
03.
Kemena
Helburuak lortze aldera aldaketei aurre egiteko berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen ditugu garatzen ditugun proiektuetan.
04.
Malgutasuna
Bezeroen beharren hausnarketa egitean ikuspuntu desberdinak izaten ditugu kontuan. Aniztasunaren zeharkako kudeaketa txertatzen dugu.
05.
Arrakastaren bermea
Erakunde askorekin egin dugu lan, Emakunde, Lanbide, eskualdeko garapen agentziak, mankomunitateak, udalak, behargintzak, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, ikastetxeak, Unibertsitatea, enpresak, elkarteak, pertsonak.
06.
Esperientziadun taldea
Esperientzi anitza duen lantaldea, enplegu eta prestakuntza proiektuen kudeaketa, berdintasun diagnostikoak eta planak, hezkidetza programak, eduki digitalak, ekitaldien kudeaketa besteak beste.
Kontzilia Kideak gara!
Zer da Kontzilia Kide izatea? Kontzilia komunitatea jakintza partekatzeko espazio bat da, non hainbat enpresak, Kontziliazio Plan batekin, sarean lan egiten duten, beren langileen kontziliazio-baldintzak hobetzeko gogoeta egiten jarraitzeko.
Ezagutu gure taldea
Diziplina anitzeko lantaldea osatzen dugu, Psikologia Gizarte Langintza, Gizarte Hezkuntza, Politika zientzia eta kudeaketa publikoa, Soziologia, Pegagogia, Psikopedagogia, Magisteritza eta Zuzenbideko unibertsitate-tituludunak. Berdintasunean, Lanerako orientazioan, Ekintzailetzan, Adimen Emozionalean, Giza Baliabideen kudeaketan/ persona eta lantaldeen kudeaketan eta Adinaren kudeaketan prestakuntza espezilizatua izanik. 25 urte baina gehiagoko esperientzia dugu bai erakunde publiko, zein pribatuetan ere.
Maite Arsuaga Urkola
Erakundearen sortzailea eta sinergiak sortzen dituena, gizarte jasangarri baterantz aurrera egiteko eta aukera-berdintasunean gizarte-proiektuak garatzeko.
Lidia Hernandez Robles
Jaione Ayala Ayerdi
Aholkulari soziolaborala, formatzailea eta gizarte proiektuetako teknikaria. Dinamizatzaile eta bidelagun bizitzan zehar aldaketa pertsonal, sozial, laboral eta prestakuntzako prozesuetan, genero ikuspegitik. Lan bitartekaritza, ekintzailetza, kudeaketa tresnetan espezializatua
Maria Peña Espín
Urko Pérez Vazquez
Hezkidetzailea eta orientatzailea, berdintasunean eta pertsonen kudeaketan eta zuzendaritzan espezializatua, ikerketan eta ponentzia publikoan esperientziaduna.
Araceli Guerrero Conde
Proiektuen lidergoa, diru-laguntzen kudeaketan eta gauzatzean aditua. Garapen-prozesuetan gidari eta laguntzaile, bai pertsonaletan, bai antolakuntzakoetan.
Maite Iglesias Sánchez
Garazi Artuñedo Zugazaga
Erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunerako prozesuak garatzen laguntzea eta aholkularitza ematea da nire lana.
Maria Alonso Gonzalez
Yoana Azpitarte Naveda
Oskar Aranda Viso
Edurne Pujana Deba
Ikuspegi feministatik eduki pedagogikoak sortu eta zabaltzeko trebetasuna daukat. Idazle amorratua, ekofeminismo eta emozioen mundua izugarri gustatzen zaizkit.
Saray Martinez Escudero
Iraitz Arzak Larrarte
Pertsonei arreta eta laguntza ematen espezializatua, gaitasunen garapenean gidatzeko, lanbide ibilbideak egiteko eta laneratzen laguntzeko.
Malena Gonzalez Altuna
Berdintasun teknikaria eta hezkidetzailea. Sexu hezkuntzan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aditua, LGTBIAQ+ koletiboarekiko interes handiarekin.
Marina Azkonizaga Aguirrezabal
Lide Izeta Gomez
Orientatzaile soziolaborala eta proiektu aholkularia, pertsonen kudeaketan eta talde-lanean esperientzia handia duena. Garapen pertsonal, profesional eta konpetentzialerako formakuntza tailerrak sortzen eta ematen espezialista.
Joana Puerto Sanjurjo
Hezkidetzailea eta berdintasun teknikaria. Berdintasunean eta Genero indarkerian aditua. Ikuspegi feminista duen eduki pedagogikoak sortzea gustatzen zait, modu ludiko eta didaktikoan hori guztia transmititu ahal izateko.
Allende Garagarza Martin
Orientatzailea eta proiektu teknikaria. Lana bilatzeko prozesuan laguntza. Heziketa eta edukien egokitzapena gizarteratzea eta laneratzea errazteko.