Azken proiektuak
DAITEKE - PROIEKTUAK
Ezagutu martxan ditugun proiektuak
Berdintasuna, enplegua eta adinaren kudeaketaren arloan jarduteko proiektuak. Ideiak aldaketa eragiten duten proiektu bihurtzen ditugu. Behar sozialei erantzuteko eta ingurune integratzaileak sortzeko jarduerak garatzen ditugu. Erakundeen ildo estrategikoak aztertuz gure proiektuen portafolioa sortzen dugu.
Eduki digital feministak
Gazteei bereziki, baina jendarte osorako prestaturiko eduki digital feministak jasotzen duen webgunea da.
Bertan, hilero igotzen dugu Berdin Berri! argitalpen feminista, baliabideak, podcast-ak, gomendioak zein euskal feminismoaren berri, etab.
Informazio gehiago: www.berdinberri.eus

irakaskuntza-bitartekaritza
Ikaskuntza bitartekaritza zerbitzua
Herritarrei bizitza osoan prestakuntza formala, ez-formala eta informala emateko aholkularitza, bitartekaritza eta informazio zerbitzua da.
Bizitza osoan prestakuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren arloko aholkularitza, bitartekaritza eta informazio zerbitzua da. Bertan, garatzen diren prestakuntza-ekintzak jasotzen dira, pertsonei beren prestakuntza-helburuak lortzen lagunduz.
Unitate didaktikoak
Erabiltzen dugun metodologia didaktikoa ikaslearen garapen orokorrera zuzenduta eta oinarrituta dago, bere esperientziak ikaskuntzarekin uztartuz.
Gure metodologiak bi printzipio ditu: pedagogia feminista eta ikasleen kontzientzia kritikoa eta aktiboa sustatzea, aniztasunaren lanketa ezinbestekotzat izanik.
Informazio gehiago, hemen!
Enpresa osasungarriaren sustapena Gipuzkoan, talentua mantentzeko mekanismo gisa
Enpresaren erradiografia, laneko osasunari dagokionez: test moduko galdetegiak, elkarrizketa pertsonalak, hainbat sailekin bilerak, enpresa osatzen duten pertsonen esperientzia pertsonalak jasotzea, etab.
Enpresa-sistema osasungarria ezartzeko edo hobetzeko ekintza-plana proposatzea. Babesa Luxenburgoko Adierazpenari atxikitzeko prozesuan.
Informazio gehiago, hemen!

GOGORATUZ
Memoria-proiektua
65 urtetik gorako partaideak dituen memoria-proiektua, beren bizipenak jasotzeko banakako eta taldeko lan-prozesu baten bidez, eta, amaitzeko, ikus-entzunezko formatuan aurkeztuko dituzte bizipen horiek udalerriko ikastetxeetan.
Prozesu horretan, ahaztuta geratu ezin diren adinekoen bizipenak, ezagutzak eta esperientziak ikusaraziko dira, eta ikastetxeetan publiko egingo dira, zabal ditzaten.

HAZILAN PROGRAMA
Gazte langabeak
Gazte langabeei lan-munduan sartzen laguntzea, haien aktibazio profesionala bultzatuz eta laneratzea erraztuz.
Prestakuntza-prozesu bat lantzen da, banakako eraldaketa eta talde batean ikasteko eta sortzeko dinamikak sustatzen dituena, lana bilatzeko ekimena erraztu edo berraktibatzeko.
Adina eta talentua kudeatzeko ikaskuntza-komunitateak
Praktika onak ezagutzeko programa. Erakunde batean, bertan lan egiten duten pertsonak dira bere aktibo nagusia, eta horien adina faktore erabakigarria da.
Pixkanaka, lan egiteko prest dauden pertsonen “urritasunak” behartuko ditu erakundeak lan-biztanleriaren zahartzea eta adineko pertsonen kudeaketa espezifikoa planteatzera.
Informazio gehiago, hemen!
Gure bezeroak


































